XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tangadaka erion negarra gure Errupertari senarraren oroimenez.

Errupiñok, ostera, ezagutu ete eban iñoiz kolko barruan alako poz sorgiñik?.

Errupertaren aurrean, baña, ez eban irribartxurik be loretu.

- Ezaitez samindu, Erruperta! - esan eutson gozo-gozoro -.

Neke-samiñetan dozun senar ori, laster izango dozu iñoizko zoriontsuen.

Beingo baten nagotzu beragaz barriro be.

Ta lukainka, solomo ta diruok zorro baten sartu ta zorroa lepoan artuta, pipia biztuteko akordurik be barik, pozik urten eban Errupiñok beste mundurantza, Doña Errupertari agurrik beroena egiten eutsolarik.

Erruperta Praiskuren alde otoitz beroan geratu zan, joanaldi on eta arin bat egikean eskari.

Baña Errupertaneko beste norbait ez egoan orraitiño otoitzean asteko!.

Mutil ona etorri yakon etxe-atzeko solotik Ixidro, bere bigarren senarra!.

- Erruperta!.

Baña nori emon deutsana alako zorrokadea?.

- Beste munduko gizon bateri.

Nire Peru be beragaz ei dago-ta, berarentzat emon deutsadaz lukainka, solomo ta diruak, Perurentzako.

Gizajoa gosez il-bearrean ei dago-ta!.

- Eu azena i gizajo ta iñozente aundia, eu!.

Nondik nora dakiña ik maltzur zar denganiño ori beste munduko gizonen bat izan donala?.

- Berak esanda.

Guzurra esango eustan ba?.

- Ai Erruperta, Erruperta!.

I lako andrakaz ezin leike bizi-modurik atara.

Adarra jo deuana polito azeri zar orrek!.

Azeri-azeri orrek!....

Baiña... oker dabil, oker, beste munduraiño elduko dala uste badau.

Oraintxe berton noiako atzetik!.